ZIURTASUNA, KONFIANTZA
DOITASUNA
OSOTASUNA, KOORDINAZIOA, OREKA
ARINTASUNA
KOMUNIKAZIOA
ADIERAZPENA
MUGIMENDUA
AISETASUNA
ASKATASUNA
LASAITASUNA
SOSEGUA
BARETASUNA

ZERTARAKO BALIO DU?

Osasuna

Alexander Teknika on egin diezaieke giharre eta hezurduretako arazoak dituztenei (giharreetako nahiz artikulazioetako mina, hernia diskala, tendinitisa, lunbalgia, zerbikaletako mina, eta abar). Lagungarri gerta dakieke estresa dutenei, eta nekea, arnas arazoak, afonia, bizitasun falta eta halakoak dituztenei ere. Oso baliabide ona da haurdun dauden emakumeentzat, bai erditzearen aurretik, bai erditzerakoan, bai erditu ondoren.

Artea

Alexander Teknika lagungarri zaie artistei, beren lanbideak eragindako lesioak saihesteko; besteak beste, musikariei, kantariei, antzezleei, dantzariei, orkestrako zuzendariei, eta abar. Agertokiak eragindako beldurra gainditzeko eta arte-ahalmena areagotzeko ere lagungarri da. Alexander Teknika goi mailako musikako kontserbatorioetako nahiz antzerki, dantza eta kantu eskoletako curriculumetan ageri da munduko zenbait herrialdetan.

Hezkuntza

Alexander Teknika mundu guztiko eskola, lanbide-hezkuntza eta unibertsitate ugaritan erakusten da, oharmena, presentzia eta gorpuztasuna garatzeko edozein ikaskuntza-prozesutan eta edozen adinetan. Irakasten den nazioarteko zentroen zerrenda ikusteko, klikatu hemen.

Kirola

Gero eta kirolzale gehiagok, izan profesional, izan amateur, erabiltzen dute Alexander Teknika, emaitzak hobetzeko. Adibidez, britainiar arraun taldeak urrezko domina olinpikoa irabazi zuen 2004an, Alexander Teknikako klaseak hartuta. Holandak ere urrezko domina irabazi zuen Taekwondon. Erresuma Batuan, lasterkariek, igerilariek, eskiatzaileek, pisu-jaurtitzaileek hobera egin dute halako klaseak hartu eta gero. Onuren artean hauetxek daude: egoera fisiko orokorra hobetzea, teknika eta trebezia hobetzea, lesioak saihestea eta errekuperazioa erraztea. Golfean, surfean, ziklismoan eta atletismoan ere hobekuntza nabariak ikusi dira.

Enpresa

Alexander Teknikak beste ikuspegi bat gehitzen dio lanbideko arriskuak saihesteari. Langileak Alexander Teknikan hezitzen dituen enpresa-antolakuntzak, bai lanposturako bai lanetik kanporako, giharreen eta hezurduren arazoek eragindako laneko baxak gutxituko ditu, estresa ere gutxituko du eta enpresako giro orokorra eta komunikazioa hobetuko dira.

Garapen pertsonala

Bizi-kalitatea hobetzeko aldaketak egin nahi ditugunean, Alexander Teknikak norberaren burua ezagutzeko eta eraldatzeko prozesu sakon bat bideratzen du. Komunikaziorako trebetasuna hobetzen du, norberaren ahalmena askatzen du, gizakiaren benazkotasuna, kontzientzia eta garapena areagotzen ditu.