ZER DA APTAE?

APTAE da Espainiako Alexander Teknikako irakasleen elkartea. 1998an sortu zen eta nazioarteko ATAS elkartearekin lotuta dago (Alexander Technique Affiliated Societies); herrialde anitzetako elkarteak biltzen dira, hor adostutako estandarrekin bat datozenak.

Helburu nagusiak dira: Alexander Teknika hedatzea, irakaskuntzaren kalitatea zaintzea, irakasleen taldeak koordinatzea, estatutuak bete daitezen begiratzea, eta orobat barne-araudia, kode deontologikoa eta irakasleen prestakuntzako eskoletako araudia zaintzea.