LASAITASUNA
SOSEGUA
BARETASUNA
ZIURTASUNA, KONFIANTZA
DOITASUNA
OSOTASUNA, KOORDINAZIOA, OREKA
ARINTASUNA
KOMUNIKAZIOA
ADIERAZPENA
MUGIMENDUA
AISETASUNA
ASKATASUNA

NOLA IKASTEN DA?

Alexander Teknika metodo praktiko bat da; irakasleak esperientziak biziaraziz gidatzen du ikaste-prozesua, eskuaren kontaktua erabilita eta jarraibideak hitzez esanda, hala ikaslea bere garapenaren subjetu izan dadin. Banakako klaseen bidez ikasten da; 30 eta 60 minutu artekoak izaten dira klase horiek. Klaseen kopurua eta maiztasuna kasu bakoitzaren araberakoak dira, ikaslearen aurrerabidea kontuan hartuta. Adibidez, Asociación de Profesores de la Técnica Alexander de España deritzanak gomendatzen du 30 klase egitea bakoitzak, trebetasuna lortu eta bakoitzak bere erara erabiltzen hasteko. Banakako klaseei taldekako saioak ere gehi dakizkieke, osagarri gisa. Oro har, arropa lasaia eramatea gomendatzen da, eta oinetakorik gabe jarduteko prestatzea.